viernes, 27 de junio de 2008

Egunak argitu du Auckland "herrian", Pelaio, Pelaiooo!!!

Epa familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak!

Zelanda Berria zapaldu det ba azkenian, eta nola! bota garbi-garbiakin! astelehen goizian iritsi nintzen nire bi bidailagun kanadiarrekin, eta iritsi bezain laster NZ "so much fun" izaten hasi da. Aduanako kontrola oso ondo pasa ta gero maletak hartu (beti bezela ta...) hara! espero genun biokontrola. Bai, NZra ezin da jatorri "biziduna" duen ezer sartu bidaiariez gain (jiji, beraien flora-fauna kurioxoa babeste aldera) eta beraz biokontrolean halako galderak erantzun behar dira: "janaririk ba al dakarkizu zurekin? animaliarik? landarerik? beste objetu arriskutsurik, adibidea, mendiko bota edo kanpin dendarik?" BAI! bai, bai, bai, beraz "deklaratu" behar dutenen ilarara bidali ninduten. Jeje, beti nahi izan dut ilara hortara pasa... baina inoiz ez dudanik drogarik ez diru kantitate handirik pasiatu nirekin hegazkinean ba ez zait inoiz tokatu. Mendiko botak atera nituen Ernioko lokatz pixka-pixkatekin -"well, I don't know if they're clean enough- eta... EZ! ez, ez , ez, ez zeuden nahiko garbiak. Beraz biokontroler jaunak 5 minutu itxaronarazi ninduen eta botak garbi-garbiak bueltatu zizkidan. Eta kanadiarrei berdina gertatu zitzaien kanping dendarekin. Lastima, ez dugu espezie berririk sortuko, baina biokontroleko esperientzia asko gustatu zait.


Auckland cityn ostatura iritsi eta nere gelakide Tina alemaniarrarekin buelta bat ematera joan nintzen, eta gero kanadiarrekin zerbeza batzuk hartzera joan ginen. Hurrengo egunean informazio pilaketa egin, Aucland-eko museo parea bixitatu -arte galeria eta gerra museoa, azken hau benetan latza- eta Mt. Eden -era abiatu nintzen. Hau Auckland-eko punturik garaiena da (200 metro baino gutxixeago) eta panoramika ederra eskaintzen du. Auckland inguru bolkanikoa da eta Mt Eden aktibitatez kanpo dagoen sumendia da. Halere berandu xamar iritsi nintzen, gaua zen eta argi sorta bat besterik ez nuen ikusi. Argazkia gaur ateratakoa da, burugogorrak jaio ginen eta berriz joan naiz Mt. Eden-era, argazkia egunez ateratzeko.


Hurrengo egunean ferry-a hartu eta Devonport-era joan nintzen. han ere ibilalditxoa egin, pare bat ttonttorretara igo eta lasai antzera ibili nintzen. Rangitoto sumendia begibistan nuela beti, pasia ederra izan zen. Gizon-aitona batekin hizketan aritu nintzen -hemengo aitonak ere oso jatorrak dirudite- eta gaztetan Parisen bizi izan zela kontatu zidan, Sorbonan ikasi zuela ta... pentsa ze gustora biok! bla-bla-bla aritu ta bideari jarraitu nion. Gauean errituala bihurtu den zerbeza sakratua edan nuen Tinarekin.



Tina oso pertsona kuriosoa eta eramanerreza da. Mas maja!

Eta ostegunean.... tatxan! sorpresa! zarauztar batzarra Mangere Bridgen! Pelaio Pelaio kantatzeko ez prezixamente baina... Jimmy duela bost urtetik bizi da NZ-n, eta bere lehengusua Haritz hemendik zebilela gehi Kemen eta Luken zarauztarkiwiak... eta zarauztarra ez bada ere beraien amatxo Janine, hori kuadrila! osteguna elkarrekin pasa genuen eta benetan egun ederra izan zen. Baserria ikusi, jolastu, kindira-haurreskolara joan (eta bere semetxoa jasotzera kamioiean joaten zen aitarekin flipatu), bapo jan, bla-bla egin eta gustora egon... gauen city-an parrandatxoa ere egin genuen kiwikuadrilarekin, ederki! gaur ordea komeriak, Rangitoto sumendira joateko asmoa nuen baina ferrya goizotxo ateratzen zen nere gustorako. Hurrengoan beharko!


Gaurko beraz relax eguna izan da. Datorrenerako prestatu, argazkiak atera eta ah! oraintxe gogoratu naiz! ez naizela Sky Tower-era joan! igual eguna horrekin borobilduko det. Halere ez naiz horrekin estutuko, berriz ere bueltatu beharko beidet Auckland-era.

San Pelaioak ondo-ondo pasa, eta nere partiak ere bete... nik zuen hemego partia disfrutatuko det hemen, eguzkirik ez bada ere.

Ondo bizi!

Gg

No hay comentarios: