miércoles, 23 de julio de 2008

Egunak argitu du Stewart irlan!

Familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak... kaixo!

Gaurkoa, txikia ta berezia. Izan geran irla bezelaxe. Uste baino motzagoa egonaldia, baina dudik gabe, orain artean izandako esperientziarik ederrenetakoa: Stewart Island. Hasera batean bertan hiruzpalau egun egitekoa nintzen, baina ekaitza eta eguraldi txarra zela eta, bueltatu egin ginen. Ta ez pena gutxirekin. Bluff-en ferry-a hartu genuen, bidean ederki asko mariatu nintzen; iritsi ginen, Xtewart irlara (bertakoek hala esaten dute ta neri grazi handia egiten dit, harritzekua neri grazia itia!). Iritsi eta bueltaxka bat egitera atera ginen, women's power! sei neska motz gehiago irlan (lehendik asko ez zeuden). Oban-en (Xtewart-eko herri bakarrean) eta bere "aldirietan" gora, behera, ezker ta eskubi ibili ta gero, ez kiwi txori ta ez pinguino ez genuen ikusi. Itsasargi bat topatu genuen, baina ez zegoen zaintzailerik bertan. Badakizue, "I want to marry a lighthouse keeper"... http://www.youtube.com/watch?v=y_2ApeII1AY&feature=related

Paisaia ederrak, bai...


Baina Stewart Irlan, ederrena, bertako "fauna" da. Kiwiak desagertze zorian omen daude. Baina Stewart-en ba omen daude. Bai, Stewart-eko kiwiak bereziak dira, geure begiz ikusi ahal izan genuen, nahiz eta ez genuen txoririk ikusi. Bertako tabernara joan ginen arratsalde-gau aldera, eta ez bertakoei esan genien ez genuela ez pinguino, ez kiwi ta ez fokarik ikusi. Ta beraiek, jator asko, foka bat ekarri ziguten, Mike izenekoa:



Halere, uste det hau uretan baino zerbezetan bizi dela. Anbiente ederra, billarrian ere ibili ginan (pena ematen; Maialen, billarrian ibiltze naizenian zure izebakin gogoratze naiz, nola tapetia puskatu zun!!!), neska ta mutilak ezagutu, parre earrak bota, ta iya-iya (iya), ezkondu ere egin nitzan bertako arrantzale batekin, Waynekin!


Hemen ekipua:


Sex Symbol bat egina hago, Wayne!



Ta taberna, kurioxua...



Ta irlari agur agur esan pena puntu batekin, eta buelta Queenstown-era.

Bidean ardiak ikusi...

Ardi aktore bat... (hilda dagoela dirudi, ez? ba ez!)


Ta hola ta hola, gustora...

Ondo bizi!

Gg

domingo, 20 de julio de 2008

Egunak argitu du, behin ta berriz, Te Anau herrian (oraingoan bai, herrian!)

Kia Ora familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak,

Hego Irlan barrena jarraitzen det, behealdean. Azkenengoz idatzi nuenean Franz Josef-en genbiltzan; handik Wanaka eta Queenstown-era joan ginen. Wanaka, ederra; pena pixkat hartu nuen ez ginelako denbora gehiagoz geratu han. Elurtuta daude inguruak, eta ezin da herrietatik gehiegi igo, eta beraz, aukera gutxi geratzen dira. Queenstown-erako bidean inoiz jan dudan izozki onena jan nuela uste dut: jogurt izozkia kiwiareki sartu batidora-irabiagailuan eta whaaaaa, ze ona! negua bada ere gustora asko jan nuen, eta hotz-hotz geratu nintzen. Handik Bungy Jump zentrura joan ginen. Puenting zentrura, alegia. Denborapaxa hau Zelanda Berrian "asmatu" (edo hobe esanda, komertzializatu) baizuten. Nik, "porsupuesto", ez nuen egin. Definitively, I'm a chicken. batzuk salto egin zuten, 43 metrotatik. Eta beste batzuk 134 metrotatik salto egiteko ordua hartu zuten. Haien artean, Marieke-k.

Gustavo salto egiten:


Queenstown-etik pasara azkarra egin, zenbait lagunekin berriz elkartu ta agur esan (Paul-Ingalaterrako Charles! berriz ere egun guztia parrez lehertzen aritu ginen) eta eskiatzera etorri diren unibertsitario australiano artian parranda egin genuen. Hurrengo egunian Milford Sounds-era joan ginen. Milford Sounds Zelanda Berriko fiordo ospetsuena da. Ederra, dudik ez. Han ibili ginen itsasuntzian, eta fokak ere ikusi genituen. Baina hainbestetan entzun ta ta hainbeste argazkitan ikusi ta gero, ez ninduen inpresionatu. Onena, bertara joateko errepidea. Mendi artean, elurtuta, izugarrizko paisaiak! Eta han, japoniarrez lepo gehi zenbait begiborobil gindoazen autobus hartan, zerbaitegatik ezaguna egiten zitzaidan batenbat topatu nuen, auskalo zergatik. Egin zoom bere izena daraman txarteltxoan, ea, ea.


Milford Road:


Loro "friendly" bat, Zelanda Berriko txori ta pertsona guztiak bezela:


Mirror lakes, "el algodon no engana!!!":

Milford Sounds:



Admiratzaile japoniar bat:


Eta bueltan, Te Anau-en gelditu nintzen. Han Marieke-rekin topatzekoa nintzen. Marieke nere "tramping mate"-a da, hau da, mendi bueltetako laguna. Eta topatu ginen, eta lo egin genuen, eta hurrengo egunean, Kepler track-aren zati bat egin genuen, txabolan lo egin, eta buelta. Elurtuta dagoenez, ezin aurrera egin. Eta bagenbiltzala, sastraka tarte batian sartu ginen, eta zer topatuko! Manapouri lakua eta izugarrizko postaltxo erreala (bai, hemen, badirudi, postal baten barruan gabiltzala).


Eta larunbatean, agur-agur berriz ere Marieke-ri, badoalako, joan zelako, Cristchurch-en albaitari batengana doalako ikastera, eta segidan badoalako bueltan etxera, Herbereetara. Miss you asko-asko-asko, a lot.

Igandea relax, lakuan itsasuntzian-lakuontzian ibili ta ipurtargi zizarez beteta dagoen koba batetara joan ginen. Glowworms. Garesti xamarra iruditu zitzaidan baina ez, ez, pena merezi zuen! kobazuloa ederra ta zizare artian ibili ginenean, ederra! gauean zeru azpian genbiltzala zirudien!

Tentazioa...

Baina nik ez nekiena zen, ordaindu egin behar zela!


Euskal globalizazioa (prfff):


Te Anau, ederra baino ederragoa baina neguan koman dagoen herri hau atzean lagako det gaur, eta bihar Stewart irlara, Zelanda Berriko hirugarren irlara abiatuko gera... behera-behera, ea kiwi txoririk ikusten degun...

Ondo bizi!

Gg

domingo, 13 de julio de 2008

Egunek argitzen dute Hego Irlan...

...Goxo-goxo.

Familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak,

Ia astebete daramat Hego Irlan, eta hemen zerbait berezia gertatu da... Wellington-en ferrya hartu nuen Paul eta Martin-ekin, eta Zoe bere aldetik Fiji-ra joan zen... miss you lots mamma Welsh! Marlborough Sounds izugarritik barrena gindoazen eguzkia lagun genuela eta sentsazio oso onak izaten hasi nintzen.


Egia esan, Ipar Irlan eguraldiarekin nahiko zorte txarra izan degu (zortea... ez benetan zortea, neguan ez da eguzkia barra-barra izaten...). Eta Hego Irlan, aldiz, eguzkia sarri ikusi degu. Bestalde, oso ilusionatauta nindoan, Abel Tasman Coast track-a, "beti eguraldi ona" egiten duena egiteko asmoz bainindoan, hurrengo egunean bertan. Eta gainera, Martin erdi tentatuta zegoen eta autobusean ibilaldia egiteko asmoz zebilen beste neska bat ezagutu genuen: Marieke herbeeretarra. Hirukote xelebria...


Ui, Marieke begik itxita ateratze da hemen, ea argazki hontan "faboresidago" gauden...


Bueno, zuek erabaki. Izugarrizko 3 egun pasa ditugu Abel Tasman-en, ametsezko hondartzak, baso heziak, kostak... nere kamarak atsedentxo bat hartzia erabaki zun (kasualidadia), eta dana dala zaila da hango edertasuna argazkitan harrapatzia, baina idea bat egiteko...


Beldurra (pixka bat)...

Eta Zelanda Berriko "txabolak"...

Eta Zelanda Berriko Getaiko arratoiak...


Eta bidean, lagun xelebre ta ederrak: hauek "paradise ducks" dira (maori hizkuntzan, putangitangi, ja!), hil artean beti elkarri fidel diren ahateak (heteroak, arra ta emea "beti")...


Eta begira, akanpaleku galdu batean, zer topatu genuen... ACME! bai! marrazki biziduna baino gehiago da!!! (oso makina arraro bat zen, ez dakizu zertarako... baina made in Scotland zen!)

Eta holaxen, Hego irlan barrena lehen pausuak xuabe-xuabe ta goxo-goxo hasi genituen... "hasi", ibilaldia aurretik nik behintzat adrenalina deskarga izan banuien "hang gliding" edo parapente saioarekin! ikusi-ikusi...


Ikusi hemen ere... http://www.youtube.com/watch?v=iEYI4bDT8v8

Kiwiak jende zoragarria dira, eta oooso sanuak, oooso... parra pila bat egin genuen, Abel Tasman-eko tracka bukatu ta gero Aquataxi hartu genuenean (oh! fokak ere ikusi genituen txalupatik baina kamarak ez zidan irudia hartzeko mesedea egin) eta behin gure helmugara iritsita... txalupa traktoriari lotu ta errepidetik itsasontzian ibili ginenean! latza!

Eta Abel Tasman-en lau egun zoragarri pasa ta gero , Barrytown bakartian "in the middle of nowhere" pixkat egin, Pancake harrokak eta foka gehiago ikusteko itsasoaren haserrea jasan eta atzo Franz Josef-era iritsi ginen, eta gaur glaziarra bixita egin diogu (guk ere parte hartu dugu glaziarraren egoera okertzen). Ikusi, ikusi...

Lehenbizi, fokak,


orain, glaziarra...




Fox glaziarretik hurbil, Matheson lakua. Bertan Cook eta Tasman mendiak x 2 ikusi daitezke...


Ta bidian, basurde ear bat:


Eta askotan gehiegi nora goazen jakin gabe, zer aurkituko degun jakin (nahi) gabe, oraingoz beheruntz goaz...


Ondo bizi!

Gg

sábado, 5 de julio de 2008

Eguna ez da oraindik guztiz argitu All Blacks ikusi ostean!

Familia, lagun, maitale tea gainontzeko kuxkuxero agurgarriak,

zeinek esango zuen! euria goitik behera, hotza bereak egiten negu australean eta ni, bi ingeles eta galestar rugbyzale porrokatu batekin estadiora bidean taxian... izugarria. Zelaia zapaldu gabe zapaldu, gure aulkietan eseri eta badoala, irten dira Hego Afrikarrak, eta baita Beltzak ere, beltzagoak baitira beraiek "afrikarrak" baino. Ereserkiak abestu ingeles-afrikaans nahasketan, eta ingeles-maori pot-pourrian, eta gero, Haka! ufa! badaukagu kuadrilan koreografia berria! dantza afrikarrak+ eskua alde batetik bestera + tektonik break dance+ Haka!

Beno, neska mutilak, eta baita bestelako animaliak ere: 30 gizon puska hoiek zelaian ikusita asexual bat ere gustora jartzen da, zentzu basiko, naturalenean. Hori da indarra, potentzia, uuufa! espektakulua. Azkenean All Blacks 19 ta Hego Afrika 8. Nik ez dut tutik ere ulertzen rugby-az, (baina ulertuko det, ji ji, datorren kurtsuan Stade de France-ra joateko asmua baidaukat noiz edo noiz, edo telebista entxufatzekoa), baina asko gustatu zitzaidan. Han genbiltzala gure lagun Karen topatu genuen, eta partidu ostean, baita Hong Kong-en ezagutu nuen Daniel kanadiarra eta bere pixukideak ere. Too much party, eta hementxe nabil igande goizean teklei emanean, gustora... hangover-ari beldurrik ez, otsoari beldurrik ez, sasoia sobran!!!

Oraindik All Blacks-en kamiseta soinean daramat, hau da berriak fresko-fresko ematea!

Argazkiak cooming soon, nere kamararen objetibuari ez bainion ikuskizuna ikusteko aukerarik eman.

Eta bihar Hego Irlara, eta ea Abel Tasmanen ibilalditxoa egiteko aukera badaukagun...

Ondo bizi!

Gg

viernes, 4 de julio de 2008

Egunak argitu du Wellington "herrian"!

Kaixo familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak!

Gaur egun handia da; bederatzi ordu barru joku zelaian egongo gera, beltzezko gizonak "ka mate! ka mate! ka ora! ka ora!" haka dantzatzen ikusten, hego afrikarrak desafiatzen... bai bai, gaur All Blacks ikustera goaz! ez naiz inoiz oso kirol ikusle fina izan baina gaurkoan harrapatu nau arrak. Gainera, azken aste honetan izan degu aukera Haka dantzatzen ikasteko, bada zer kontatua...

Pasa den larunbatean hasi nuen "Zelanda Berria bus tour-a". Zelanda Berri guztitik bueltaka ibiltzen den miniautobus laranjara igo nintzen goizean goiz, han zer topatuko nuen oso ondo jakin gabe. Kriston "british" kuadrilakin + 2 kanadiar + 4 estatubatuar + indonesiar 1 + alemaniar 1ekin elkartu nintzen, eta egia esan lehenbiziko momentutik oso ondo konpondu ginen, oso sinpatikuak! hurrengo geltokian bi frantses igo ziren eta orduan "etxetik" hurbilago sentitu nintzen, agian frantsesak ni baino gutxiago enteratzen zirelako british accent-arekin. Oso gogorra, benetan! eta noski, hitzez enteratzen ez banintzen ba kinuekin saiatu behar, eta frantsesak berdin, beraz nolabait autobuseko bufoiak bihurtu ginen. Autobus gidari kiwiari ulertzeko ere lanak izan genituen haseran...


Ingalaterrako Charles ere gurekin dabil autobusean bidaiatzen, begira...


Lehenbiziko geldialdia Coromandel penintsulan egin genuen, Hahei herrian gaua pasatzeko. Cathedral Cove kosta ikusgarritik pasian ibili ginen (NZko postaletan sarri ateratzen da leku hau). Ikusi, ikusi (azken argazkian ageri den neska Karen kanadiarra da, oooso neska jatorra):







Hurrengo egunean, berriz ere autobusa hartu eta Raglan-era abiatu ginen. Kosta ederra hau ere! Raglan-en surfean ibili ziren batzuk. Beste batzuk, ordea, tirolinan ibili ginen, Flying Fox!






Leku eder-ederra topatu genuen lotarako, eta lehenbiziko agurrak izan genituen: alemaniarrak eta frantsesek bertan geratzeko erabakia hartu zuten. Horrek esan nahi zuen bakarrik geratuko nintzela ingeles hiztunekin! (neska indonesiarra azken urteetan Zelanda Berrian bizi izan da beraz berak ere ingeles hiztun bezala kontatzen du). Ke ba, no problem. Ikusiko duzue bueltakoan nola denok tea pastekin hartuko degun arratsaldeko 5etan...

Raglan utzi eta Waitomo Caves-era joan ginen. Han kobazuloak ikusten aritu ginen. Kobazulora joateko ordubeteko ibilalditxoa egin genuen Emily eta biok, eta bidean behi sinpatiko hauek topatu genituen:


Waitomo Caves-etik Maketu-ra joan ginen. Han Uncle Boy gure zain zegoen, bere Marae-an. Marae-a polinesiar kulturetan elkarlekua da. Han afaldu, eta Maori kultura ezagutu genuen pixka bat: neskek dantzan ikasi genuen eta mutilek "haka" egiten. Pixka bat enbidia sentitu nuen... batzutan mutila izan nahiko nuke! Hemen gure demostrazioa:



Eta Maori txikiak....


Maketutik Rotoruara, sufre usaina usaindu, geyserrak ikusi txiun ura goraka botatzen duela, eta Te Puia museua ikusi... Maori gehiago. Te Puia Maori arte eskola bat ere bada, oso gauza politak egiten ari ziren, bai bai, kurioxo! aukeran denbora gutxitxo izan genun ikusteko, segidan Taupora joan baiginen. Taupon batzuk "Skydive" egin zuten, hegazkinetik salto... oh la la! ni ordea mendira joan nintzen nola salto egiten zuten ikustera, eta gero spa-ra, blu-blu-blu egotera. Hurrengo egunean Tongariro Crossing-a egitea genuen planeatua eta lasai ibili beharra zegoen. Tongariro Crossing-a Zelanda Berriko egun bateko ibilaldirik ederrena dela diote. Hemen negua da eta hortxe-hortxe genbiltzan, ea bidea irekita egongo zen edo ez. Astebetetik gora zeraman itxita, eta guk ez genuen zorte hobea izan. Pixkat-asko triste sentitu nintzen.

Beraz hurrengo goizean ttur-ttur gure autobusa hartu ta National Park-era joan ginen. Elurra zela eta ez zegoen gauza asko egiteko, ni ibilaldi bat egitera animatu nintzen eta hezurretaraino busti nintzen! eta hori gutxi balitz, sastraka tartetik nenbilela, pare bat metro aurrerago orein bat pasa zitzaidan saltoka, a ze sustua! hemen sugerik ez dago baina lehen ere izan nuen sustua Hong Kong-en, tximu erasoa jasan bainuen 10.000 Buddhen tenpluan... kontatu al nizuen? Anyway edo dena dela, National Park-eko eguna ez zen oso aktiboa izan.

Eta egunsentian, Wellington-era abiatu ginen. Berez egun bat pasa eta Hego Irlarako ferry-a hartzeko bakarrik gindoazen, baina azkenean Zoe, Martin, Paul eta nik hemen geratzea erabaki genuen, larunbatean ALL BLACKS ikusteko! eta by the way, bide batez, esan euria majo ari duela, eta ez bakarrik kale eta mendietan, baina taberna barruetan ere... ez da txarra ez, kiwi nightlife-a.




Eta hola ta hola, bagoazela Westpac-era, Wellingtoneko estadiora!

Ondo bizi!

Gg.