sábado, 21 de junio de 2008

Egunak argitu du Hong Kong "herrian"!


Ongietorriak familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak!

Alfonbra gorria jarrita, hona bitakora koaderno publikoaren inaugurazioa. Agian berandutxo? hiru egun badira Hong Kong-a iritsi nintzela. Aurretik pare bat egun egin nituen Parisen, lagunei agur esan etabar... lasai antzera, baina kontzentrazio baino, deskontzentrazioa gehiago izan zen. "Dena hartu ote dut? pasaportearen kadukatze data begiratu al dut? eta halako batian, Visak gehiago funtzionatzen ez badu?"

Orain artean behintzat dena oso ondo joan da. 11 orduko hegaldia eta gero, Hong Kong-a iritsi nintzen. Lehen inpresioa: Dragoi Bolako lehen ataletan azaltzen den irlez betetako itsasoa + zeru-arraskariak + Pasaiako portua, garabiz betea. Itsasoa oso marroia zegoen; dirudienez, azken 25 urteetako eurijasa handiena bota zuen duela astebete. Ta hola ta hola, inmigrazioa, autobusa, taxia... ostatura iritsi nintzen. Oso brutala! hemen gaudenak komentatzen aritu gera, bista eder-ederrak dituela, oso jatorrak direla, etab., eta baita oso merkea dela ere. HKn kriston beroa egiten du (30 gradu inguru) eta hezetasuna ere ez da nolanahikoa.

Eta ttur-ttur-ttur, Hong Kong-etik pasian ibili naiz azken hiru egun hauetan. Hong Kong irla ezberdinez + lur muttur batez osatuta dago. Irla nagusiak Hong Kong eta Lantau dira. Ba ni Hong Kong-en ibili nintzen. Bueltak emateaz aspertu nintzenean, hona iritsi aurretik argazkietan-eta ikusi nuen gauza bakarra ikustera joan nintzen: Buddha erraldoia, Lantau irlan. Eta zer da kontua eta lehen aipatu dizuedan eurijasagatik izandako lubiziak direla eta telesferikoa ez dabilela eta autobusean joateko ere bidea itxita dagoela! a ze amorrua! beraz Kowloon-era joan nintzen, tenpluak-eta jardinak-eta ikustera. Leher eginda negoenez, gutxi iraun zuen abenturak. Ostatura itzuli eta blablabla pixkat egin ondoren, lolo egitera joan nintzen.

Bigarren egunian (ez gaizki ohitu; ez pentsa hemendik aurrera hain detailatuta kontatuko dizuedanik dena, bi hilabete=60 egun dira eta karrete handia badaukat ere ez naiz idaztera etorri munduko beste puntara) Kwoloon a tope pateatu nuen, tenpluak, harresi hiria (ingelesen aurkako defentsarako eraikia duela 250 bat urte), plazaberdura (ta ez berdura; arraindegitik pasa ta sekulako sustua eraman nuen, edo nazka, edo lotsa ematen dit esateak baina botalarria sentitu nuen, arrainak tripabistan ikustean, baita arrain frexko frexkua ere, oraindik igeri... laster hiltzeko prest), 10.000 Buddhen tenplua (oso kuriosua, Buddha bere egoera guztietan... denok gara Buddha! eta tximu batek, argazkia ateratzen ari nintzaiola, ia eraso egin zidan) kaleko azokak (hemen Hello Kitty eta Doraemon nagusi, Araleren kartera "ofiziala" erosi nuen, bai!), dena txinoz betea, aizu! ze, noski: nik behintzat txinatarrak jatetxetan, "todocien-"etan eta eskolan ikustera ohitua nago soilik, behin edo behin taxista txinatarren bat ere bai Parisen, baina hemen suhiltzaileak, poliziak, baita eskaleak ere! txinatarrak dira. Eta honekin mito bat erori zait (badator deformazio profesionala): eskolan kontatu ziguten txinatarrena ekonomikoki talde autonomoa zela, eta holaxen berehala eskale txinatar bat, hau da, dependentea ikusteak ba... :S. Dena dela, egia da Hong Kong ez dela %100 Txina, sistema kapitalista, bla bla... Gauean ostatukideekin Victoria Peak-era joan ginen, Hong Kong-eko bista panoramikoa sudur parean izateko. Eta gero Lang Kwai Fong-era joan nintzen. Hemen ere badagoela parranda! tabernak aterik-pe ta musika a tope... hori bai, txinatar baino okzidentalak gehiago han. Eta hara hara non jarri zuten "teikiriiiiiiiiiisiiiiiiiii", Mika jauna alegia. Mundu globalizatu honetan... San Miguel garagardoa ere hemen nonnahi, etxian bezela! eta badira baita etxean bezelakoak ez diren gauzak ere: metroan isun bat irabazi nuen, nahi gabe ("first class" bagoian kolatu nintzen metroan, dirudienez) baina errebisore andereinoak ez zidan isuna ordainarazi (500 HK dolar, hau da 40 bat euro) eta gainera metroan nola ibili behar nuen klase magistrala eskaini zidan. Oso sanua, hemengo jendia.
Oh! eta ostatura, nire egun berean, Jonathan eta Daniel kanadiarrak iritsi ziren. Eta zer da kontua eta beraiek ere NZ doazela, eta zer da kontua eta beraiek ere igandean doazela eta zer da kontua eta hegaldi beran goazela! halere beraiek segidan Wellington-era doaz han geratzeko asmoz, eta nik ba bertan erabakiko dut zer egin, Rotorua aldera segi edo zuzenean Hego irlara joan.

Hirugarren eguna, gaurkoa: Macau-ra joateko asmoa nuen (portugaldarren kolonia izandako hiria) baina denboraz larri nabil. Atzo ikusi ez nituen azokak ikusi ditut eta gero kostaldera joan naiz, Avenue of Star-en pixkat pasiatu, itsasontzian ibiltzeko gogoz geratu eta holakoak egiten aritu naiz. Badirudi itsasontzian ibiltzeko erreserbatu beharra dagoela (ez, gerora jakin dut ez dagoela tiketak saltzen dituzten takillarik, makina batzutan, metroan bezala eta bezain merke, erosten direla txartelak). Eta biharkoa azken eguna izango da HKn, eta astelehenean, good morning Aotearoa!

Gastronomiari dagokionez, oso ondo... eskerrak 4 egun bakarrik pasako ditudan hemen, bestela Guru sumolari! beste detailetxo batzuk: aitonak oso majuak direla, eta baita amonak ere, umiak oso autonomoak (atzo 8 bat urteko ume bat taxia bera bakarrik hartzen ikusi nuen eta metroan ere ibiltzen dira), gizon askok barruko kamiseta erabiltzen dute (Txufo, zu bezela), eta emakumeek asko zaintzen dutela beraien itxura (txino punkiak, gotikoak, jipiak, pijiak, etab., bai bai, hemen txino bariedadia!).

Eta txorakeriak esateari laga eta ea txapa hau argazkiekin ilustratzen dizuedan, jartzen asmatzen badut behintzat.

Ondo bizi!


Gg



Euskeraz ulertzen ez duten lagunentzat, hitz emandakoa:

Tot be per aqui! quina calor que fa!
Tout marche bien ici! il fait super chaud!
Tudo bem, tudo bom! faz um calor de caralho!

No hay comentarios: