Gaur egun handia da; bederatzi ordu barru joku zelaian egongo gera, beltzezko gizonak "ka mate! ka mate! ka ora! ka ora!" haka dantzatzen ikusten, hego afrikarrak desafiatzen... bai bai, gaur All Blacks ikustera goaz! ez naiz inoiz oso kirol ikusle fina izan baina gaurkoan harrapatu nau arrak. Gainera, azken aste honetan izan degu aukera Haka dantzatzen ikasteko, bada zer kontatua...
Pasa den larunbatean hasi nuen "Zelanda Berria bus tour-a". Zelanda Berri guztitik bueltaka ibiltzen den miniautobus laranjara igo nintzen goizean goiz, han zer topatuko nuen oso ondo jakin gabe. Kriston "british" kuadrilakin + 2 kanadiar + 4 estatubatuar + indonesiar 1 + alemaniar 1ekin elkartu nintzen, eta egia esan lehenbiziko momentutik oso ondo konpondu ginen, oso sinpatikuak! hurrengo geltokian bi frantses igo ziren eta orduan "etxetik" hurbilago sentitu nintzen, agian frantsesak ni baino gutxiago enteratzen zirelako british accent-arekin. Oso gogorra, benetan! eta noski, hitzez enteratzen ez banintzen ba kinuekin saiatu behar, eta frantsesak berdin, beraz nolabait autobuseko bufoiak bihurtu ginen. Autobus gidari kiwiari ulertzeko ere lanak izan genituen haseran...
Ingalaterrako Charles ere gurekin dabil autobusean bidaiatzen, begira...
Lehenbiziko geldialdia Coromandel penintsulan egin genuen, Hahei herrian gaua pasatzeko. Cathedral Cove kosta ikusgarritik pasian ibili ginen (NZko postaletan sarri ateratzen da leku hau). Ikusi, ikusi (azken argazkian ageri den neska Karen kanadiarra da, oooso neska jatorra):
Hurrengo egunean, berriz ere autobusa hartu eta Raglan-era abiatu ginen. Kosta ederra hau ere! Raglan-en surfean ibili ziren batzuk. Beste batzuk, ordea, tirolinan ibili ginen, Flying Fox!

Leku eder-ederra topatu genuen lotarako, eta lehenbiziko agurrak izan genituen: alemaniarrak eta frantsesek bertan geratzeko erabakia hartu zuten. Horrek esan nahi zuen bakarrik geratuko nintzela ingeles hiztunekin! (neska indonesiarra azken urteetan Zelanda Berrian bizi izan da beraz berak ere ingeles hiztun bezala kontatzen du). Ke ba, no problem. Ikusiko duzue bueltakoan nola denok tea pastekin hartuko degun arratsaldeko 5etan...
Raglan utzi eta Waitomo Caves-era joan ginen. Han kobazuloak ikusten aritu ginen. Kobazulora joateko ordubeteko ibilalditxoa egin genuen Emily eta biok, eta bidean behi sinpatiko hauek topatu genituen:
Waitomo Caves-etik Maketu-ra joan ginen. Han Uncle Boy gure zain zegoen, bere Marae-an. Marae-a polinesiar kulturetan elkarlekua da. Han afaldu, eta Maori kultura ezagutu genuen pixka bat: neskek dantzan ikasi genuen eta mutilek "haka" egiten. Pixka bat enbidia sentitu nuen... batzutan mutila izan nahiko nuke! Hemen gure demostrazioa:
Eta Maori txikiak....
Maketutik Rotoruara, sufre usaina usaindu, geyserrak ikusi txiun ura goraka botatzen duela, eta Te Puia museua ikusi... Maori gehiago. Te Puia Maori arte eskola bat ere bada, oso gauza politak egiten ari ziren, bai bai, kurioxo! aukeran denbora gutxitxo izan genun ikusteko, segidan Taupora joan baiginen. Taupon batzuk "Skydive" egin zuten, hegazkinetik salto... oh la la! ni ordea mendira joan nintzen nola salto egiten zuten ikustera, eta gero spa-ra, blu-blu-blu egotera. Hurrengo egunean Tongariro Crossing-a egitea genuen planeatua eta lasai ibili beharra zegoen. Tongariro Crossing-a Zelanda Berriko egun bateko ibilaldirik ederrena dela diote. Hemen negua da eta hortxe-hortxe genbiltzan, ea bidea irekita egongo zen edo ez. Astebetetik gora zeraman itxita, eta guk ez genuen zorte hobea izan. Pixkat-asko triste sentitu nintzen.
Beraz hurrengo goizean ttur-ttur gure autobusa hartu ta National Park-era joan ginen. Elurra zela eta ez zegoen gauza asko egiteko, ni ibilaldi bat egitera animatu nintzen eta hezurretaraino busti nintzen! eta hori gutxi balitz, sastraka tartetik nenbilela, pare bat metro aurrerago orein bat pasa zitzaidan saltoka, a ze sustua! hemen sugerik ez dago baina lehen ere izan nuen sustua Hong Kong-en, tximu erasoa jasan bainuen 10.000 Buddhen tenpluan... kontatu al nizuen? Anyway edo dena dela, National Park-eko eguna ez zen oso aktiboa izan.
Eta egunsentian, Wellington-era abiatu ginen. Berez egun bat pasa eta Hego Irlarako ferry-a hartzeko bakarrik gindoazen, baina azkenean Zoe, Martin, Paul eta nik hemen geratzea erabaki genuen, larunbatean ALL BLACKS ikusteko! eta by the way, bide batez, esan euria majo ari duela, eta ez bakarrik kale eta mendietan, baina taberna barruetan ere... ez da txarra ez, kiwi nightlife-a.
Eta hola ta hola, bagoazela Westpac-era, Wellingtoneko estadiora!
Ondo bizi!
Gg.
No hay comentarios:
Publicar un comentario