viernes, 1 de agosto de 2008

Iuju familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak,

Uste nuen idatzi behar nuela inoizko testurik tristeena, hemen nagoenetik. Baina egunaren kolorea izango da; astebete inguru daramat "pixkat gaixo" eta Zelanda Berriko zerua ere nahiko goibel dago, oso goibel ez esatearren. Uholdeak dira hemen. Dena dela, hemen jartzeko argazkiak aukeratzen ari naizen bitartean konturatu naiz agian gaur ez ditudala betaurrekoak ondo garbitu eta ez direnak pentsatzen ari naizela. Halaxe da.

Argazkiak begiratzen ari naizela konturatu naiz, osasunez pattal xamar egon arren eta bestetan baino aktibitate maila baxuagoa izan arren, sekulako astea pasa dela. Gertatzen da, bidaia luzean, denetik pasatzea. "Aste lasaia" deituta oso konforme geratzen naiz.

Hego irla, majikoa, utzi izanak ere igual izango du bere eragina! Ipar irlan nago berriz ere, Taupo-n.

Azkeneakoa Stewart irlako abenturena izan zen. Berriz ere bueltatu ginen Queenstown-era (ez negoen oso motibatuta: lekua oso ederra da baina jendez gainezka dago, eski garaia dela eta). Halere, oso borobil joan zen; gogoa banuen hango mendibuelta bat egiteko, eta banindoala, Magali eta Kruger elkartu zitzaizkidan. Bidean elurra ere egin zigun, eta sekulako paisaia ederra izan genuen tontorrean. Gainera, han Martin topatu nuen berriz. Ederra izan zen, egun parea. Agur garaia ere izan zen. Magali, Nina eta hirurok Dunedin-era joatea erabaki genuen, zenbait han geratu ziren, eta beste gehientsuenak Christchurch-era abiatu ziren.

Eta gu, esan bezela, Dunedin-era.

Nina oso dibertigarria da, eta kontatu zigun Dunedin-en txokolate eta zerbeza fabrika zegoela, eta biak ikus genitzazkela... latza! Iritsi eta berehala txokolate fabrikara joan ginen. Lanean ari ez zirenez, ez zen hain ederra izan, eta esatea oso ondo dagoen ez badakit ere, departamenduak ze solairutan zeuden kartela ikusi nuenean "bertigo" pixka bat sartu zitzaidan, lanari bertigoa... halere shock-a pasa zait eta etorriko dena gogoz hartu dudalakoan nago. Baina hori, etorriko da. Txokolate pila bat oparitu zizkiguten, noski. Ta atzo jan nuen azkenengoa, ama.

Beitu ze piura:


Ta lantegia, Cadbury txokolateak:


Halere, eta igual zerbeza txokolatia baino gehio gustatze zaigulako (edo igual bai izango da), hurrengo egunian Speight's zerbeza lantegira joan ginan. Han bai pasa genula "pipa"!

Dana gizonduta ibili nitzan, beira:


Eta erakusketa interesgarrian ondoren, zerbeza dastaketa. Gu azken aurreko taldian ginan, baina gure taldiakin ta azkeneko taldiakin utzi ziguten "kanitak" hartzen. Oso egoera xelebria zan: "kasualitatez" azken taldeko gehientsuenak Dunedin bertakuak zian. Ba noski, hemengo zerbezeruak bai jakin txikiteatzen! barra libre!

Argazkia oso txarra da baina ezin nun besteik in...


Danak pertsonaje batzuk zian, andre ta gizon, gure izenak galdetu ta galdetu, bat bea ere ez zan sekula ezertaz gogoratzen! batek galdetu zian ea zein zan nere lanbidea. Ta erantzun nion. Ta esan zian, beak uste zula, ni _ _ _ _ _ _ _ _ _ _ nitzala. Zeuek asmatu. Pista bat, "P"-kin haste da, ta egun hartan ez neraman ez supereskote ez minigonaik. Nahiko xelebria izan zan, esan ondoren, parrez lehertzen hasi baizan, ume txiki bat bezela. Oso xelebriak beti, kiwi hauek.

Gero "nahi gabe" gayles party batian aterrizatu genun, ez oso luzeako.

Ta hurrengo egunian, kotxia alkilatu ta Otago penintsulara joan ginan. Ederra. Berriz ere, ez genun pinguinoik ikusi, baina bai fokak (beti bezela), eta ardiak, nola ez. Beira-beira...



Eta ostatuan, sorpresatxoa:


Guiness errekorren arabera, aldapa hau omen da munduko "enpinatuena". Baldwin Street:


Nina eta Magali-ri agur esan eta nere bidea bakarrik segitzeko erabakia hartu nuen. Christchurch-era joan nintzen, Hego irlako hiririk handienera. Han lasai-lasai egotea zen asmoa, pixkat pattal bainenbilen. Eta hortarako, bizikleta alokatu nuen, eta hiria ikusi.


Hemen ere jende xelebre franko. Xake erraldoira jokatzen pare bat txirrindulari, eta Biblia altabozez oihukatzen pare bat edadetu:

Eta senarra daukadanerako, denda aproposa...


Eta Christchurch-etik, Akaroa-ra joan nintzen. Ederra, herria. Frantsesen kolonia, Zelanda Berria. Kaleetan marsellesa bakarrik falta zen, bozgorailuetatik... eta han itsasargi ederra topatu nuen, baina han ere, itsasargi zaintzailea falta!


Eta handik, Kaikourara. Eta hasi zuen euriak, eta etorri da uholdea, eta han geratu ginen, Kaikourako ostatuan, ezin balerik ikusi. Beste batean izan beharko du. Kaikoura nahiko in-prezionantea iruditu zitzaidan: bazirudien mendi elurtuak itsasoari desafio egiten ziola!
Eta horrela, ezin Kaikoura-tik Picton-era joan, eta ezin berriz ere Ipar irlaratzeko ferry-a hartu. Agian berak ere sentituko du, niganako erakarpena, Hego irlak... ni behintzat txundituta utzi nau.

Eta berriz ere Wellington-era, eta handik etorri naiz berriz Taupo-ra. Eta bai, ausartu naiz, hegazkinetik salto egitera. Ausartu, bai, baina eguraldiak ez dit utzi. Eta bihar Tauranga-ra noanez Martina bisitatzera, ba ez dut egingo. Ideia egiteko, hemen nere zakupatata itxura, hor goian hotz egiten omen du, eta badaezpada ere, motxilaka erropa jantzi det:

Ez zait hain iluna atera, ez? bizitzaren optikoek badute zeresana honetan. Eta horrela hasten da bidaiaren bigarren zatia, motzagoa, azken laurdena; "road trip"-a alde batera utzi eta pixka bat egonean egotera, honekin eta harekin. Eta denbora eta gogorarik geratzen bada, Iparrararen iparra bixitatzera. Baina hori, etorriko da.

Ondo bizi!

Gg

PS Argazki gehigo, coming soon!

2 comentarios:

ISTORIO BAT KAMERAREN ATZEAN dijo...

Txokolate eta garagardo enpresetara bixita???? Nork eska dezake geihago??? Hi bizi haiz hi!!! Aupa Guru, eman egurra eta zaittu!!!!

ToGeThEr AnD fUn dijo...

Guru! Oaintxe eon naun klase tartian kuxkuxeatzen ta earki pasa en e! oain disfrutatu zan Zautzan! hillabete! hik daukan suertia hik!

Muxu bat Coloradotik! Bai JOntxu ta baita Leiron partetik e!

Paaaaaaaaaaaaa