Familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak,
hau da azkena, bizi nituelako, bertako azkenak. Etxetik idaztea ezberdina da, nostalgia puntu batek baldintzatzen bainau. Halere irrifarrez kontatuko dizkizuet. Ta ze demontre, milesker, irakurri nauzuelako orain artean, neure buruarekin soilik abiatu banintzen ere bakarrik utzi ez nauzuelako, eta askok, azken atal hau eskatu didazuelako; eskerrik asko denoi.
Taupo utzi ta autobusera abiatu nintzen, Tauranga-ra joateko. Tauranga Bay of Plenty-n dago, Zelanda Berriko kiwi (fruiten) %85a ekoizten den eskualdean. Autobus txiki batean gidari xahar hark bidaia alaitu zigun. Taupo-tik Rotorua-ra, ta leihoak itxita izanda ere usaindu genuen arrautza ustel usaina. Ta handik Tauranga-ra. Autobus geltokian azaldu zen Tina, bere kotxe berriarekin, hoi den buga neska! Tina orain han bizi da kiwi-industrian lanean. Eta hurrengo egun parean, pasiatu, kiwimuseoa ikusi, bere pixukideekin parre ugari egin, bere pixukideek harrapatutako arraina jan, eta kiwifruta, kiwifruta ta kiwifruta artian bizi ginen. Ze ona. Ta gau batian atera ginen zerbeza edatera, ohitura ez galtzeko, ta ikusi genuen inoiz ikusitako amona dantzari katxondaena. 70 urte erraz, eta danoi egurra ematen zigun. Hori bizipoza, granma!
Laster arte Tina! eta berriz ere, autobusera. Ta arazotxoa. Autobus gidariak esan zidan zerrendan ez nengoela eta ezin nuela autobusera igo. Ze amorrua! nik dena ondo egin nuelakoan... abiatzear zirela ohartu zen zerrenda aurreko egunekoa zela, eta beraz normala zela ni han ez egotea. Gora beraz. Gidariaren profesionaltasunaz duda-mudan, ta une batzutan, beldurrez. Bere "bro" maoria alboan zuela blablabla ari zen, eta pentsatzen nuelan, errebueltak eta errebueltak ez zirenak hartzeko zuen moduagatik, ez zuela prexixamente kafesnia gosaldu. Baina tira, bueltan bueltan iritsi ginen Auckland-era. Goiz nenbilen; arratsaldean geratu nintzen Logan-ekin, Zelanda Berriko nere lehen egunetan ezugutu nuen kiwilagunarekin, eta eguerdia zenez, kafea edan, bazkaldu eta zerbezatxo bat edatea bururatu zitzaidan, ez bainekien noiz iritsiko ote zen. Eta bi, hiru, eta hortik aurrera, galdu nuen kontua. Eta iritsi zen eta animatu zen bera ere. Oso pozik hartu genuen ferry-a, Waiheke irlaruntz.
Waiheke paradisua da.
Logan-ek parke natural batean egiten du lan, Dan-ekin batera. Eta John, Eve eta beste zenbait bolondresak dira. Eta ni ere izan nintzen, bolondresa, 5 egunez. Txantxetan edo ez, inoiz Whakanewha parketik pasa den bolondres okerrena izan omen naiz. Noski, atxurrian metro bat in eta 5 minutu parrez pasatzen nituelako, gutxienez. Eta John zaharran istorioak ulertzeko kontzentrazio handia behar nuelako, je je. Eta hain txarra nitzanez, esan beharrik ez, motozerra-ra hurbiltzen ez ziatela uzten, badaezpada. Beraz han ibiltzen nintzan "guraiziakin" zuhaitz adarrak mozten. Eta lanostian, hondatzan bainatu, Waiheke esploratu, eta zerbeza edan. Haiek bai egun ederrak!
(Kamara hil zitzaidan eta argazkirik ez daukat; ea baten batek bidaltzen dizkidan...).
Eta berriz, ere agur batzuei, ta besteei, gero arte. Banoalako Northland-era. Azken bidai zatia, Aotearoan barna.
Auckland-en Logan eta biok parrandatxo "olinpikoa" egin genuen (besterik gabe, zerbeza inguruan geundela, olinpiar jokoen sarrera ekitaldia ikuste aritu ginelako :P). Biharamunean, autobusaren zain nengoela zenbait ezagunekin topo egin nuen; Rutger herbeeretarrarekin ta Cathy kiwiarekin, adibidez. Nere autobuskideen artean denak ziren berriak, eta denak, oso jatorrak.
Berriz ere, road trip-a. Oaringoa egun gutxitakoa, baina ez bestea baino kaskarragoa.
Pahia-runtz gindoazen. Bidean izena gogoratzen ez dudan herri batean gelditu ginen. Komun dotore batzuk bisitatu genituen (arte lana ze hura, eta komun guztietan bezela, norberak bere "arte lana" utzi zezakeen), eta herri horretako festa bezezi batez ere goxatu genuen; herri erditik trena, txaranga eta guzti, eta nola ez, kiwi-ek lekuoro jartzen duten bezela, han ere, "happy birthday Gabriel!", baten bati eguna alaitzen ari zirela zirudien.
Iritsi ginen Paihia-ra, Bay of Islands-era. Eta berehalaxe apuntatu ginen izurdeak ikusteko itsasuntzi-pasia batetara. Bai, izurdeak, ikusi genituen, eta nik baita gorriak ikusi ere; zeharo zorabiatu nintzen, eta itsasoari bueltatu nion berea zena: itsasontziratu aurretik jan nuen "fish and chips"a. Eta paisaia, zoragarria (baita zorabiagarria ere). Egunari geratzen zitzaiona osasuna errekuperatzen pasa nuen.
Ta hurrengo egunean... oh la la hurrengo eguna. Eguzkia sekula baino indartsuago azaldu zen ortzemugan, ta igo ginen "Ninety mile beach-era eramango gintuen autobusera, Iparraren iparrera! eroetan eroena zen gidariarekin, bai horixe! 60 urte pasa, itxuraz osasunez betea ta ahoan beti irrifarrea. Behar bada, inoiz bizi dudan egoera surrealistenak biziko nituen egunean egin nuen salto autobus hortara igotzean. Hasi ginen ba joaten ta joaten, ardiak eta paisaia ederrak pasa ta pasa, ta iritsi ginen benetan 64 baino ez dituen "90 milla luzeko hondartzara". Here we go... hondartzan autobusez, eta jarri zuen gidari eroak "Bonanza"ko musika, eta hasi zen azeleratu eta frenatzen, bazirudien zaldian gindoazela! eta gero, hegan egin ezin duten txorien atzetik autobusean, abusatzen, a ze parreak! ez dakitenak sartzen omen dira beraien kotxeeekin, eta hondaratzen omen dira... ikusi genuen kotxe-eskeletoren bat, "hilerri" hartan.
Eta hola eta hola, hartu genuen eskubitara eta sartu ginen, duna eremu batean. Autobusetik jaitsiarazi gintuen, eta autobuseko maleterotik bakoitzari paipo bana atera zigun. Duna erraldoietatik behera irristan ibili ginen, gazte ta atsoak! ze paaaaaaaaaaaaaaarre!!!
Eta holako subidoia eta gero, pixkat erlaxatzeko, Cape Reinga-ra joan ginen, ipar-iparrera, Tasman itsasoa eta ozeano Barea elkartzen diren puntura. Hori da haserrea zutena bi itsasoek! maila ezberdinetan omen daude, eta beraz, elkartzen beraien mailak orekatzen direlako sortzen omen dira holako zurrunbiloak. Han ere topatu nuen itsasargia, hutsik...
Eta bueltan, kauri zuhaitz baso bat batean gelditu ginen. Zuhaitz erraldoi eta heze artean ibili eta ilundu zuen egunak, eta Paihia-ra itzuli ginen.
Asko alde egin zuten autobusean. Eta gu, gelditu ginenak, eguzki ederra eprobetxatzea pentsatu genuen. Eta gogoz nengoelako aspalditik, eta lagun mexikar bat ere konbentzi nuenez, alokatu genituen piraguak, eta bueltaka ibili ginen irlen badian; Rusell-era, beste urjauzi batzuetara... ederra! eta nahigabean, ilundu zuen egunak berriz ere. Eta gutxi ginen ostatu eder hartan, eta eman genituen orduak gure kontuekin. Ilunegi egin arte.
Eta horrela, gure neska kuadrilak Waitangi-ra joatea erabaki zuen. Han ingelesek eta maoriek "tratua" egin zuten etxea ikusi genuen. New Zealand-en "hasera" edo. Dominazio baten jarraipena edo... ez dakit ba zer esan.
Euri egunak hasi ziren eta guk autobusa hartu genuen Auckland-era bueltatzeko.
Hurrengo egunean Stefi eta Venathi-rekin aspaldian joateko gogoa nuen "One tree hill"era joan ginen. Hau ere eremu bolkanikoa da eta bere garaian maorien asentamentua zen. Oraon "No tree hill" deitzen diote, zuhaitzik ez dagoelako. "Women's power" egun totala izan zen hura, baina maliziarik gabea, hehehe.
Eta agur esan nien. Hurrengo egunean banuen zeregina. Deanna bisitatu behar nuen. Izebaren etxekolanak betetzeko. Eta horrela ezagutu nuen, Filipinetatik NZ-ra emigratzen duen familia baten istorioa. Eta gauen, berriz, kiwi-kiwiena; Janine eta beste lagun kiwi batzuekin aritu ginelako zerbeza batzuen bueltan beraien "overseas" esperientziei buruz hitz egiten.
Hurrengo egunean itzuli zen Logan Waiheke-tik. Eta hurrengoan joan ginen Rangitoto-ra; Rangitoto Auckland parean dagoen sumendia da. Berriz ere izan ginen zortedunak; eguzkiak aurpegia besterik ez baizigun eskaini. Irlatik bueltan, kiwinazionalismo pittin bat; aritu ginen taberna batean arrauna ikusten, kiwiek hainbeste domina atera zituzten aldi hura zen. Logan-ek zeukan subidoia... frexkatzeko zerbeza batzuk erori ziren eta erortzen hurrengoak gu izan ginen...
Azken* eguna Auckland-en. Igandea. Euria. Grazia ere baduela, munduko beste puntako errealitatera pixka bat jaistea. Zer egiten dugu igande euritsutan? zinera joan, zinera. "The Bank Job" ikustera.
Eta orain bai, bukatu da. Banoa etxera bueltan.
Agur kiwifriend ta bidean aurkitutako guztiei.
Errealitate berezi harri.
Ta irrifarrez, bizitakoa ezin ederragoa izan delako.
Eta badatorrena ere oso estimu dudalako.
Kia Ora!
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
No hay comentarios:
Publicar un comentario