domingo, 20 de julio de 2008

Egunak argitu du, behin ta berriz, Te Anau herrian (oraingoan bai, herrian!)

Kia Ora familia, lagun, maitale eta gainontzeko kuxkuxeroak,

Hego Irlan barrena jarraitzen det, behealdean. Azkenengoz idatzi nuenean Franz Josef-en genbiltzan; handik Wanaka eta Queenstown-era joan ginen. Wanaka, ederra; pena pixkat hartu nuen ez ginelako denbora gehiagoz geratu han. Elurtuta daude inguruak, eta ezin da herrietatik gehiegi igo, eta beraz, aukera gutxi geratzen dira. Queenstown-erako bidean inoiz jan dudan izozki onena jan nuela uste dut: jogurt izozkia kiwiareki sartu batidora-irabiagailuan eta whaaaaa, ze ona! negua bada ere gustora asko jan nuen, eta hotz-hotz geratu nintzen. Handik Bungy Jump zentrura joan ginen. Puenting zentrura, alegia. Denborapaxa hau Zelanda Berrian "asmatu" (edo hobe esanda, komertzializatu) baizuten. Nik, "porsupuesto", ez nuen egin. Definitively, I'm a chicken. batzuk salto egin zuten, 43 metrotatik. Eta beste batzuk 134 metrotatik salto egiteko ordua hartu zuten. Haien artean, Marieke-k.

Gustavo salto egiten:


Queenstown-etik pasara azkarra egin, zenbait lagunekin berriz elkartu ta agur esan (Paul-Ingalaterrako Charles! berriz ere egun guztia parrez lehertzen aritu ginen) eta eskiatzera etorri diren unibertsitario australiano artian parranda egin genuen. Hurrengo egunian Milford Sounds-era joan ginen. Milford Sounds Zelanda Berriko fiordo ospetsuena da. Ederra, dudik ez. Han ibili ginen itsasuntzian, eta fokak ere ikusi genituen. Baina hainbestetan entzun ta ta hainbeste argazkitan ikusi ta gero, ez ninduen inpresionatu. Onena, bertara joateko errepidea. Mendi artean, elurtuta, izugarrizko paisaiak! Eta han, japoniarrez lepo gehi zenbait begiborobil gindoazen autobus hartan, zerbaitegatik ezaguna egiten zitzaidan batenbat topatu nuen, auskalo zergatik. Egin zoom bere izena daraman txarteltxoan, ea, ea.


Milford Road:


Loro "friendly" bat, Zelanda Berriko txori ta pertsona guztiak bezela:


Mirror lakes, "el algodon no engana!!!":

Milford Sounds:



Admiratzaile japoniar bat:


Eta bueltan, Te Anau-en gelditu nintzen. Han Marieke-rekin topatzekoa nintzen. Marieke nere "tramping mate"-a da, hau da, mendi bueltetako laguna. Eta topatu ginen, eta lo egin genuen, eta hurrengo egunean, Kepler track-aren zati bat egin genuen, txabolan lo egin, eta buelta. Elurtuta dagoenez, ezin aurrera egin. Eta bagenbiltzala, sastraka tarte batian sartu ginen, eta zer topatuko! Manapouri lakua eta izugarrizko postaltxo erreala (bai, hemen, badirudi, postal baten barruan gabiltzala).


Eta larunbatean, agur-agur berriz ere Marieke-ri, badoalako, joan zelako, Cristchurch-en albaitari batengana doalako ikastera, eta segidan badoalako bueltan etxera, Herbereetara. Miss you asko-asko-asko, a lot.

Igandea relax, lakuan itsasuntzian-lakuontzian ibili ta ipurtargi zizarez beteta dagoen koba batetara joan ginen. Glowworms. Garesti xamarra iruditu zitzaidan baina ez, ez, pena merezi zuen! kobazuloa ederra ta zizare artian ibili ginenean, ederra! gauean zeru azpian genbiltzala zirudien!

Tentazioa...

Baina nik ez nekiena zen, ordaindu egin behar zela!


Euskal globalizazioa (prfff):


Te Anau, ederra baino ederragoa baina neguan koman dagoen herri hau atzean lagako det gaur, eta bihar Stewart irlara, Zelanda Berriko hirugarren irlara abiatuko gera... behera-behera, ea kiwi txoririk ikusten degun...

Ondo bizi!

Gg

1 comentario:

Littlebro Danello dijo...

yastá! gogoratu naz kontraseñaz!jajaja

muak!