Familia, lagun, maitale tea gainontzeko kuxkuxero agurgarriak,
zeinek esango zuen! euria goitik behera, hotza bereak egiten negu australean eta ni, bi ingeles eta galestar rugbyzale porrokatu batekin estadiora bidean taxian... izugarria. Zelaia zapaldu gabe zapaldu, gure aulkietan eseri eta badoala, irten dira Hego Afrikarrak, eta baita Beltzak ere, beltzagoak baitira beraiek "afrikarrak" baino. Ereserkiak abestu ingeles-afrikaans nahasketan, eta ingeles-maori pot-pourrian, eta gero, Haka! ufa! badaukagu kuadrilan koreografia berria! dantza afrikarrak+ eskua alde batetik bestera + tektonik break dance+ Haka!
Beno, neska mutilak, eta baita bestelako animaliak ere: 30 gizon puska hoiek zelaian ikusita asexual bat ere gustora jartzen da, zentzu basiko, naturalenean. Hori da indarra, potentzia, uuufa! espektakulua. Azkenean All Blacks 19 ta Hego Afrika 8. Nik ez dut tutik ere ulertzen rugby-az, (baina ulertuko det, ji ji, datorren kurtsuan Stade de France-ra joateko asmua baidaukat noiz edo noiz, edo telebista entxufatzekoa), baina asko gustatu zitzaidan. Han genbiltzala gure lagun Karen topatu genuen, eta partidu ostean, baita Hong Kong-en ezagutu nuen Daniel kanadiarra eta bere pixukideak ere. Too much party, eta hementxe nabil igande goizean teklei emanean, gustora... hangover-ari beldurrik ez, otsoari beldurrik ez, sasoia sobran!!!
Oraindik All Blacks-en kamiseta soinean daramat, hau da berriak fresko-fresko ematea!
Argazkiak cooming soon, nere kamararen objetibuari ez bainion ikuskizuna ikusteko aukerarik eman.
Eta bihar Hego Irlara, eta ea Abel Tasmanen ibilalditxoa egiteko aukera badaukagun...
Ondo bizi!
Gg
Suscribirse a:
Enviar comentarios (Atom)
2 comentarios:
Guru Ibon nauk! Ikusita inorrek oraindik ez duelo post-ik egin lehenengoa izango nauk! Hire bidai jarraitzeko irrikikatze jarraitzen diagu. ondo pasa Guru eta inbidi asko eman. Muxukote haundi haundi bat herritik!
P.D: kontuz, tximu, sasi, tirolina eta guztiekin XD. Muaaaa!
Aupa Ibon!
Hi haioz penomenua! ikustezu hemen inor ez dala komentayua lagatzea animatzen eta animatze dianak (ama, ahizpa, Aixpo)ez diala aklaratzen. Kedada in beharko dezue ferreterin ta zuk erakutzi hauei honek nola funtzionatze dun.
Ikiarri hemen, oso gustora, nahiz eta negua izan eta dutxa sartze naizen bakoitzian hor uda dala pentsatu ta bainujantzi markaik ez dakatela ikusita arraro xamar sentitu. Inoiz ez aniz hain zuri eon.
Ta nola ez, badiala faltan botatze dituten gauzak eta hoien artian, zure irrintziya parrandetan! hori gabe ez da berdina!
Milesker zure komentayuagatik Ibon, ondo segi, beti bezain lovely ta abuztu bukaera arte, Santa Klarak eta gero oaindik sasoiz eongo zeala espero det!
Muxu handi-handi-handi bat!!!
Publicar un comentario